miércoles, 10 de noviembre de 2010

Ordenagailua erosteko momentuan, kontuan izan behar duzu bere kalitatea lan egiterakoan edo funtzioan jartzerakoan. Geroz eta kalitate gehiago eduki, orduan eta praktikoagoa egingo zaizu zeure ordegailua..

Kontuan eduKI beharko duzuna da, erosterako momentuan, ordenagailuak ezaugarri batzuk dauzkala eta hona hemen ezaugarri nagusi batzuk:

- Mikro prozesagailua izeneko ezaugarria ordenagailuaren garuna da. Eragiketak egiteaz gain, ordenagailuan gertatzen denaren kontrola ere bere esku dago.
- Datuak gordetzeko ordenagailuak daukan unitaterik handiena da DISKO GOGORRA. Bertan gordetzen dira modu iraunkorrean programak, fitxategiak jokoak…
- Txartel grafikoa ona izatea gomendatzen da hau da bere funtzioa da ordenagailuak prozesatutako informazioa irudi seinale bihurtzea.
- Ram memoria gabe ordenagailuak ezingo luke lanik egin. Ordenagailuaren arbela dela esan genezake.
- Ordenagailuak prozesatutako ariketak monitorean traspasatzen du, beraz geroz eta monitore handiagoa eduki orduan eta hobeagoa izango da. (segun zertarako erabili nahi duzun)
- Geroz eta portu gehiago eduki orduan eta hobea.
- Sare txartela da internetera konektatzeko behar duzun gailua.


Nire partez nahiago dut portatil bat erabiltzea mahaiko ordenagailua beharrean. Eramangarria delako eta horrez gain praktikoa. Badu bere alde txarra, adibidez azkarrago betetzen da bere memoria kapazitatea.
Mahaiko portatila berriz monitore handiagoa dauka adibidez. Bere alde txarrenetariko bat da ezin duzula edozein tokian erabili.

No hay comentarios:

Publicar un comentario